Disko berria plazaratu du Maik Fallsek, Pause izenekoa. Musika ekoizle laudioarrak CD eta kasetean argitaratu du lana, eta formatu bakoitzeko bi ale zozkatuko ditu Aiaraldea Komunikabideak. Zozketa martxoaren 10ean izango da eta hemen eman daiteke izena.
Lo-fi eta ambient estiloetako 12 kantu bildu ditu Maik Fallsek bere album berrian. Disko kontzeptuala da, abesti bakoitza eguneko ordu batean girotua baitago.