Laia eta Vidralaren babesletzarekin, emakumeen padel torneoa antolatuko du Laudioko klubak martxoaren 18an. Larunbat bakarrean jokatuko dira norgehiagoka guztiak eta, aurreratu dutenez, 8 bikotek soilik hartu ahalko dute parte.
Horrez gain, Euskadiko padel rankingean puntan dauden emakumeak gonbidatuko dituzte herrira, eta erakustaldi partida egingo dute Gardean.
Bestalde, torneoko plaza kopuruak medio, parte hartu ezin duten interesdunekin dinamika "amerikarra" proposatu dute: alegia, denek denen aurka jokatzeko partida laburragoak egitea.
Laudio Klubeko kideek Aiaraldea Komunikabideari adierazi dietenez, "emakumeen kirola ikusgarritzea" da helburua
"Emakumeen kirola ikusgarritzea" da helburua, Laudio Klubeko kideek Aiaraldea Komunikabideari adierazi dietenez.
9:30ean eta 10:30ean lehen faseko partidak jokatuko dira, eta aurkari bikoteak zozketa bidez erabakiko dira.
Hala, irabazten dutenek 15:00etan jokatuko dute eta, kanporaketa fasean "kontsolazio koadrora" doazenek, 16:00etan. Finala, berriz, 19:00etan izango da: "Lehen pistan lehenbiziko 2 postuak erabakiko dira eta bigarrenean 3. eta 4. sailkatuenak".
Partida amerikarrak, berriz, 13:30ean eta 17:30ean izango dira; ohi gisa, ordu eta erdiko iraupenarekin.
Erakustaldi partida, ordea, 11:30ean izango da. Hain zuzen, jokalari hauek izango dira protagonista:
- Nerea Olano (Euskadiko 1º)
- Adriana Barrena (Euskadiko 3º)
- Yera Campos (Euskadiko 6º)
- Leire Escribano (Euskadiko 16º)