Arabako Ohorezko Mailako 23. jardunaldiaren barruan, AD Zuia futbol taldearen bisita jaso zuen CD Laudiok Ellakuriko zelaian. Norgehiagoka parekatua izan zen, eta 75. minutuan iritsi zen partidako gol bakarra. Andoni Gonzalezek sinatu zuen tantoa, areaz kanpotik jaurtitako baloiarekin.
Azken garaipen honekin, 14 dira CD Laudiok galdu gabe igarotako partidak. Sailkapen orokorreko hirugarren postuan dago, 51 punturekin, Deportivo Alaves C-ren azpitik.
Amurrioren txanda gaur
Liga berdinean dagoen Amurrio Clubek gaur jokatuko du 23. jardunaldiko partida. San Ignacio taldea izango du aurrez aurre, Basarteko zelaian, 17:00etan, jokatuko den norgehiagokan.