11 kilometroko lasterketan bi laudioar igo ziren podiumera, Laudio Atletsimo Taldeko kideak biak: Joseba Gracia lehenengo postuan eta Unai Arzuaga hirugarren postuan. Emakumezkoetan Nagore Salgado igo zen podiumeko lehen postura, eta Areta Trail taldeko Beatriz Pacho izan zen hirugarrena.
Lasterketa nagusian Sergi Garciak lortu zuen lehenengo postua gizonezkoetan. Emakumezkoetan Irati Larrañaga izan zen lehenengoa. Peio Moreno aretarra izan zen eskualdeko ordezkaririk azkarrena. Aretako kirolariak laugarren postuan gurutzatu zuen helmuga, 29 kilometroak 2 ordu eta 43 minututan osatu ostean.
Hemen kontsultatu daitezke emaitza guztiak.
Argazkiak: Nerea Posadas