Astearte solte bat ez da, seguraski, kontzertu batzuk antolatzeko unerik egokiena. Baina horrek ez zuen asko axola izan atzo gauean Orbeko Etxean. Dozenaka lagun bildu ziren Gardeako baserri okupatuan, punk eta hardcore azkarraz gozatzeko.
Hiru talde igo ziren oholtza gainera. Build me a bomb-ek ireki zuen jaialdia, Erruki Jaunaren hardcore azkar eta ironikoak hartu zion lekukoa gero, eta Burning Heads izan zen jotzen azkena. Orleanseko talde beteranoak ordubete baliatu zuen bere 36 urteko ibilbideko kantu esanguratsuenak aletzeko.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 8, 2023