Kultur sorkuntza Aiaraldean

Arrakastatsua izan zen Antonio Oyarzabalen kontzertua Arriaga Antzokian

Erredakzioa 2023ko mar. 9a, 10:00

Pozik amaitu zuen kontzertua Antonio Oyarzabalek Karmele Larrinagarekin batera. / P. O.

Antonio Oyarzabal piano-jotzaile laudioarrak asteartean eskaini zuen musika emanaldia Bilboko Arriaga Antzokian, hamar emakume konpositore omendu eta ikusarazteko. Aurreko astean saldu ziren sarrera guztiak.

Mana Zucca, Lili Boulanger, Germaine Tailleferre, Cecile Chaminade, Emiliana de Zubeldia, Emma Chacón eta Maria Luisa Escobarren lanak interpretatu zituen Antonio Oyarzabal piano-jotzaile laudioarrak asteartean Arriaga Antzokian, baina ez zen bakarrik egon zeregin horretan. Izan ere, Karmele Larrinaga antzezle ospetsuak konpositoreei buruzko informazioa eskaini zuen, piezen artean.

Emakumeak izateagatik gizarte patriarkalaren arauekin borrokatu behar izan zuten aipatutako konposatzaileek. Lehenik eta behin, piano ikasketak egiteko eta gero konposatzeko eta euren obrak balioan jartzeko. 

700 emakume konpositoreen lanak berreskuratu ditu Antonio Oyarzabalek

Antonio Oyarzabalek egindako lanak (historia guztiko 700 emakume konpositore erreskatatu ditu) balio du lan horiek merezi duten tokian kokatzeko. Hain zuzen, emakumezko ugari ezagunak izan dira orain arte norbaiten emazte izateagatik. Beste askok senarren izenean sinatu behar izan zituzten bere sorkuntzak, musikalki errespetua jasotzeko.

Kontzertua amaitzeko, Karmele Larrinagak Emakumeen martxa ereserkia sufragista kantatu zuen, Ethel Smyth ekintzaile eta konpositoreak egindakoa. 

Gogoratu beharra dago otsailean Oyarzabalek bere lan berria grabatu zuela, CD euskarrian. La Muse Oublié-ren bigarren partea izango da eta, horrez gain, publikoki aurkeztu du El fin del silencio, emakume konpositore amerikarren lanekin osatutakoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide