Bi egunez greba egin eta ekoizpena guztiz gelditu ostean, Envases enpresako langileek lortu dute lanuzteak hasi baino lehen finkatutako hainbat helburu jasotzea lan hitzarmen berrian.
Garrantzitsuena, LAB sindikatuaren aburuz, honakoa izan da: "mugarik gabeko bosturtekoen sorrera berreskuratzea, diskriminazioarekin eta soldata-eskala bikoitzarekin amaituz. Oso urrats garrantzitsua da gaurko, biharko eta etorkizuneko Envases-eko langileentzat. Antzinatasunaz gain, soldata-bermea lortu da KPIaren gainetik, eta hobekuntzak eskuratu dira eskubide sozialetan, hitzarmen honetan inolako atzerapenik egon ez delarik".
Nabarmendutako beste aurrerapen bat izan da langile berriei ez zaiela kategoria baxuagoa ezarriko, "horrek are gehiago prekarizatzen baitzituen Envases-eko baldintzak".
LABek azaldu du borroka hasi zenean xede nagusia zela antzinatasunari irtenbidea ematea, langile guztientzako bosturtekoak modu berean eta mugarik gabe sortzeko: "Duela 10 urte, ELAk osatutako batzordeak bosturtekoen izoztea sinatu zuen 4 bosturteko baino gutxiago zituzten langileentzat, eta antzinatasunaren kobrantza kendu zuen kontratazio berrietarako. Bitartean, 4 bosturteko baino gehiago zituzten langileek mugarik gabe bosturtekoak sortzen jarraitzen zuten".
Akordioa lortuta, Envases enpresako zuzendaritzak ekidin du, gutxienez, beste bi egunez ekoizpena geldituta egotea, beharginen asmoa lanuzteekin jarraitzea baitzen.
Orotara, bi greba egun egin dituzte beharginek azken bi asteetan: