Asteburuan izan da Espainiako Master Txapelketa Antequeran (Andaluzian), eta bertan lehiatu da Itxaso Escondrillas Azkunaga. 1.500 metrotan bigarren postua eskuratu zuen atleta laudioarrak, eta urrezko domina 800 metroko modalitatean.
Zilarrezko eta urrezko dominarekin itzuli da Espainiako Master Txapelketatik Itxaso Escondrillas Azkunaga
"Hemen eta orain"
"Hemen eta orain izan da azken hilabeteetan gehien errepikatu dudan esaldia", kontatu du Escondrillas Azkunagak sare sozialetan, "prozesu osoan zehar gozatu dut, eta konfiantza izan dut pista estalira inoiz baino indartsuen, azkarren eta finen iristeko; baina batik bat, inoiz baino zoriontsuago".
Zorioneko sentitzen da, haren hitzetan. Hala, etxeko guztiak izan ditu gogoan dominak eskutan izan dituenean ere. Ahizpak -AItziber eta Eguzkiñe Escondrillas- ere izan ditu ahotan, bere erreferente direla azpimarratuta. Azkenik, Javier Abad Sebastianen lana eta babesa goraipatu ditu.
