Hiru ekintza egin zituzten Laudio BHI institutuko gazteek martxoren 8a dela-eta. Batetik, Arte Batxilergoko ikasleek eta Ortzadar Batzordeko ikasleek horma-murala margotu zuten. "Irudiak Eider Garcia Gomezek disienatutako kartel bat erreproduzitzen du", kontatu dute. Ostegieta plazatik begista daiteke eginiko ekimena.
Laudio BHI institutuko hezkidetza arduradunek Aiaraldea Komunikabideari adierazi diotenez, "ikasleek mezu feministak idatzi dituzte Ardantzazar kalera ematen duten institutuko leihoetan, kaletik irakurtzen diren mezuak".
Bestalde, atzo goizean emakumearen ikur erraldoia irudikatu zuten jolastokian.
Argazkiak: Laudio BHI