30 saltokitan eskuratu eta erabili ahalko dira Laudio bonoak, bihartik aurrera

Txabi Alvarado Bañares 2023ko mar. 14a, 17:00

Apillek abiatu du ekimena. / Apill

20 euroren truke, 25 euroko balioa duten erosketak egin ahalko dira, apirilaren 15era arte. 

‘Laudio bono’ kanpaina berria abiatuko du Apillek bihartik apirilaren 15era bitartean. Herriko 30 saltokitan eskuratu ahalko dira bonoak, 20 euroren truke, eta 25 euroko balioa duten erosketak egin ahalko dira txartel bakoitzarekin.

Hauek dira ekimenean parte hartuko duten dendak: 

ARIN LIBURUDENDA....................................... ZUMALAKARREGI, 21
BAZAR SAN JOSE............................................. NERBIOI, 30
BITBYTE ................................................................... BAIA, 6
CALZADOS ROIZ................................................. VIRGEN DEL CARMEN, 3
CAN-CAN................................................................. ZUMALAKARREGI, 39
CHAROL.................................................................... ZUMALAKARREGI, 38
CROSSFIT GOROBEL....................................... INDUSTRIALDEA, PAB. 4-2
GLOSS........................................................................ ZUMALAKARREGI, 44
GOXOH....................................................................... ZUMALAKARREGI, 40
KARAM CALZADOS.......................................... ZUMALAKARREGI, 38
KOTOI LENCERÍA Y NIÑOS.......................... ZUMALAKARREGI, 43
KUKUMA .................................................................. ZUMALAKARREGI, 45
LA BOHEME............................................................ ZUMALAKARREGI, 42
MERCERÍA LENCERÍA ELO.......................... LAMUZA, 25
MIGOLA..................................................................... MAESTRO ELORZA, 1
MODAS CHARITO............................................... ZUMALAKARREGI, 24
MONAI........................................................................ EZKA, 4
MULTIÓPTICAS LAUDIO ............................... HERRIKO PLAZA, 9
NINA LIFE STYLING.......................................... ZUMALAKARREGI, 49
OLYMPUS KIROL DENDA............................. BAIA, 4
ÓPTICA LUYANDO ............................................ ZUMALAKARREGI, 32
PELUQUERÍA ILUNA........................................ ARBOL MALATO, 1-3
PERFUMERÍA NAHIKARI .............................. EZKA, 2
PHUKET.................................................................... ZUMALAKARREGI, 42
SEVER CALZADOS............................................ ZUMALAKARREGI, 39
STILETTO................................................................. ZUMALAKARREGI, 36
TRECE13................................................................... BATZALARRIN, 10
TRENPEA................................................................. EZKA, 2
TXIMELETA BOUTIQUE.................................. ZUMALAKARREGI, 50
TXIKITAS.................................................................. ZUMALAKARREGI, 26

Apillek zehaztu duenez, “bonoak erosketa egiten den unean bertan erosi eta trukatuko dira parte hartzen duten establezimenduetan”. Pertsona bakoitzak bi bonu baliatu ahalko ditu saltoki bakoitzean, eta erosketa bakoitzean ere bi bono erabili ahalko dira gehien jota.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide