Astelehenean jarriko dituzte salgai Latiorro Ikastetxeko 50. urteurreneko bazkarirako txartelak

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko mar. 16a, 09:32
Latiorroko ikasturte amaiera jaia. / Aiaraldea.eus

Maiatzaren 20an ospatuko dute Latiorro Ikastetxeko 50. urteurrena. Herri bazkaria egingo dute ikasle eta irakasle ohiekin, eta bazkarirako txartelak astelehenean jarriko dituzte salgai, ikastetxean bertan.

50 urte beteko ditu aurten Latiorro ikastetxeak. Ibilbide luze hori ospatzeko urteurren festa antolatu dute maiatzaren 20rako. Egun horretan hainbat ekintza egingo dituzte, horien artean ikasle eta irakasle ohiak batuko dituen herri bazkaria. Guztira 400 lagun elkartu nahi dituzte Kamaraka kalean egingo duten bazkarian.

Hain zuzen ere, astelehenean -martxoak 20- jarriko dituzte salgai bazkariko 400 txartelak. Ikastetxean bertan jarriko dute hauek saltzeko postua astelehen eta ostiraletan 9:30etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara. Asteazkenetan ere egongo dira eskuragarri 9:30etatik 15:00etara. 

Menua ere jakinarazi dute; paella edo sukalkia eta pantxineta postrea, 22 euroren truke. Elikadura-intolerantziaren bat edo alergiaren bat izatekotan zuzendaritza taldearekin harremanetan jartzea eskatu dute, zuzendaritza@latiorroikastetxea.eus helbide elektronikora mezua bidalita.

Ekintza gehiago

Bazkaria ez da izango urteurrena ospatzeko antolatuko duten ekintza bakarra. Ostiral honetan, esaterako, txokolate jana eta egurrezko jolasak prestauko dituzte Aldai Plazan, 17:30etik aurrera.

Eskolako irudia ere berritu dute 50. urteurrenaren testuinguruan. "Irudi berri honekin, aurrera doan eskolaren irudia izan nahi dugu, aurrerakoia, dinamikoa. Etorkizunari begira, horixe baita gure helburua umeak, gazteak heztea, horiek izango dira gero gure etorkizuneko ikasleen gurasoak", azaldu dute ikastetxeko kideek. "Auzokoa herrikoa! Hori adierazten baitu, hainbat eta hainbat familia belaunaldi pasatu direla gure eskolatik, eta horren oroimena izan dezatela!"

Azkenik, argazki zaharren erakusketa ere prestatzen ari dira. Horretarako herritarren laguntza eskatu dute; Latiorroko web orriaren bidez bidali daitezke irudiak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide