Atzo -larunbata- egun osoz jokatu zen I. Laia Vidrala padel torneoa. 9:00etan ekin zioten norgehiagoka sortari; eta kanporaketen arabera erabaki zen nortzuk parte hartuko zuten bi ligetan.
Hala, lehen partida irabazi zutenen artean jokatu zen torneo nagusia, eta gainontzekoek "kontsolazio" kuadroan jarraitu zuten lehiatzen. Izar Mendiguren -Iraia Escandon bikoteak irabazi zuen azkenean final nagusia, Nerea Garmila eta Izaskun Ugarte gailenduta. Kontsolazio torneoko garaileak, berriz, Irune Aldecoa eta Eider Sanchez izan ziren.
Txapelketa ez ezik, erakustaldi partida ere egin zuten 11:30ean, Euskal Herrian puntan dabiltzan jokalariekin. Horrez gain, emakumezkoen beste partida batzuk ere egon ziren lehiatik kanpo, partida laburren joko-formula erabilita.
Ondorengoa izan zen sailkapen nagusia:
- Iraia Escandon - Izar Mendiguren
- Nerea Garmila - Izaskun Ugarte
- Izaskun Azula - Rosa Fernandez
Argazkiak: Laudio Padel Kluba