Martxoaren 11n egin zen Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela eta, Ander Añibarro Laudioko alkatea, Udalbatzako ordezkariekin batera, ostiral honetan terrorismoaren biktimak oroitzeko eta omentzeko lehen plaka jartzeko ekitaldiaren buru izango da.
Ekitaldian aipamen berezia egingo zaie 1978an eta 1979an, hurrenez hurren, ETAk eraildako Jose Luis Vicente Canton eta Ciriaco Sanz García laudioarrei.
Herritarren parte-hartzerako irekia egongo den topaketa 18:00etan izango da Udaletxeko lehenengo solairuan.