Urtarrilaren amaieran abiatu zuten Arabako Kuadrilla arteko bertsolari txapelketa, eta asteburuan izango da finala Laudion. Hain zuzen, 17:00etan izango da bertso saioa. Kanporaketak eta finalerdiak jokatu ondotik, hiru talde sailkatu dira finalera: 'Izena pentsau bi da' (Aramaio), 'Muñoko katuak' (Gasteiz) eta 'Errexala' (Gasteiz). Hala ere, festa egun osoa prestatu du Arabako Bertsozale Elkarteak, partaide guztiak elkartu eta bertsozaleen jai egun bilakatzeko asmoz.
Egun osoko egitaraua
12:00etan aterako dira Laudio BHItik idatzizko taldeak eta bat-batekoak poteoan. Hala, herriko taberna eta kaleetan arituko dira kantuan. Ondoren, bazkaria izango dute zain; eta 16:00etan Intxixu taldearen kontzertua egongo da.