Festa egunarekin bukatu zuen Arabako Bertsozale Elkarteak Kuadrilla arteko bertsolari txapelketa. Maeztun aurkeztu zuten ekimena urtarrilean, eta geroztik makina bat saio jokatu dira Araba osoan barrena. Finala Laudion izan zen atzo, institutuko pista estalian. Giro ederra izan zen nagusi egun osoan zehar: 12:00etan bertso poteoa egin zuten herrigunetik, 14:00etan bazkaria, 16:00etan Intxixu taldearen kontzertua eta 17:00etan finala.
Saioa umoretik josi zuten bertsolariek, eta onena 'Katuko muñoak' taldea izan zela ebatzi zuten epaileek. Hala, eurentzat izan zen kimu sorta, "hazi berriak ereiten jarrai dezaten". Horrez gain, idatzizko txapelketan parte hartu dutenek ere eskuratu zituzten sariak.
Argazkiak: Arabako Bertsozale Elkartea