Atzo Aiarako Suhiltzaileek esku hartze bitxia egin zuten Laudioko herrigunean, jende ugariren arreta erakarrita.
Arratsaldean herritar bat Udaltzaingoarekin jarri zen harremanetan, ahate heldu bat bere kumeak deitzen ari zelako.
Antza, ahateak orube horretan hazi zituen kumeak, baina ezin zuten handik atera. Ondorioz, suhiltzaileek eskaileradun kamioia baliatu zuten orubera jaitsi, ahate guztiak jaso eta ibaira eramateko, ahate helduarekin batera.