Esne Beltza, Oscar Terol eta Demoder Quartet egongo dira KultUDABERRIA programaren barruan, besteak beste

Txabi Alvarado Bañares 2023ko mar. 30a, 11:00
Esne Beltzak kontzertua eskainiko du ekainaren 17an. / Gaizka Peñafiel

Jarduera ugari antolatuko ditu Laudioko Udalak apirilaren 1etik 18ra. Laudioko hainbat elkartek hartuko dute parte programan. 

Berriz ere egun eguzkitsuak datozela probestuta, kaleko egitarau zabala antolatu du Laudioko Udalak datozen hilabeteetarako. Aurreko urteetako dinamikari eutsiz, KultUDABERRIA programaren edizio berri bat aurkeztu du tokiko erankundeak. Larunbat honetatik -apirilak 1- ekainaren 18ra luzatuko da. 

"Udalerriko bizitza soziala eta kulturala dinamizatzea" izango da egitasmoaren helburu bakarra, eta "gazte zein adinkoentzako jarduera programa zabala" antolatu dute horretarako. Kontzertuak, poesia errezitaldiak, haurrentzako jarduerak, kalejirak, antzerkiak, bakarrizketak... hainbat motatako jarduerak egongo dira hurrengo hilabeteetan, eta hainbat izen ezagun egongo dira tartean. Maiatzaren 19an Oscar Terol umoregile beteranoa igoko da Alberto Acero plazako oholtzara. Ekainaren 17an, aldiz, Esne Beltza taldeak kontzertua eskainiko du toki berean. 

Hala ere, tokikotasuna izango da programaren ardatz nagusia, tokiko artistak izango baitira "nagusi", Maite Cortazar Kultura eta Jaietako zinegotziaren hitzetan. 25 jarduerek osatzen dute KultUDABERRIA programa, eta horietako 14 etorriko dira Laudioko sortzaile edo elkarteen eskutik. Andere, Arteon eta Bi Hotsak abesbatzek, Akelarre eta Itxarkundia dantza taldeek, Lankaietako Lagunak eta Ekin Joleak txistulari taldeek, San Roke Musika Elkarteak, Oihala Zabaltzen antzerki taldeak eta Peio Rivas ilusionistak jarriko dute euren alea egitarauan, besteak beste. 

EGITARAU OSOA, EGUNEZ EGUN

APIRILA

APIRILAK 1, LARUNBATA
20:00etan
Andere Abesbatza
Kontzertu sakratua Lamuzako San Pedro Parrokian

APIRILAK 21, OSTIRALA
20:00etan
Akelarre dantza Taldea
Dantza erakustaldia Alberto Acero plazan

APIRILAK 22, LARUNBATA
19:30ean
Bi Hotsak Abesbatza
Kontzertua Alberto Acero plazan

APIRILAK 27, OSTEGUNA
19:00etan
Lakaietako Lagunak
San Prudentzio erretreta Herriko Plazan

APIRILAK 28, OSTIRALA
20:00etan
Ekin Joleak
Kalejira Herriko Plazan

Demoder Quartet
Musika emanaldia Alberto Acero plazan

APIRILAK 28, OSTIRALA
13:00etan
San Roke Musika Taldea
Kalejira Herriko Plazan

APIRILAK 29, LARUNBATA
18:00etan
Oihulari Klown 'Hor Konpon'
Antzerkia Herriko Plazan

 

MAIATZAK 6, LARUNBATA
11:30-20:00
Esports
Lamuzako udal kiroldegia

MAIATZAK 11, OSTEGUNA
19:00etan
Micaela Portillo: centenario
Dokumentala-solasaldia Kasinoan

MAIATZAK 12, OSTIRALA
20:00etan
'Poetas en mayo'
Poesia errezitaldia Alberto Acero plazan

MAIATZAK 13, LARUNBATA
19:00etan
Arteon Abesbatza
Kontzertua Kasinoan

MAIATZAK 13, LARUNBATA
20:00etan
Malaje Solo 'Lope que te parió'
Antzerkia Aldai plazan

MAIATZAK 19, OSTIRALA
20:00etan
Oscar Terol
Umore ikuskizuna Alberto Acero plazan

MAIATZAK 26, OSTIRALA
20:00etan
Itxarkundia
Dantzaplaza Aldai plazan

MAIATZAK 28, IGANDEA
11:00etan
Ekin Joleak
Kalejira Santa Luzian

MAIATZAK 28, IGANDEA
19:00etan
San Roke Musika Taldea
Kontzertua Aldai plazan

EKAINAK 2, OSTIRALA
20:00etan
Acordes Navarros
Nafarroako jotak Alberto Acero plazan

EKAINAK 3, LARUNBATA
17:00/19:30
Oihala Zabaltzen 'Un funeral de Muerte'
Antzerkia Kasinoan

EKAINAK 2,3 ETA 4
OSTIRALA, LARUNBATA ETA IGANDEA
Festival food fest jaialdia

EKAINAK 9, OSTIRALA
20:00etan
Aukera Dantzan 'Aiurri'
Dantza ikuskizuna Herriko plazan

EKAINAK 10, LARUNBATA
20:00etan
Peio Rivas ilusionista
Magia ikuskizuna Kasinoan

EKAINAK 16, OSTIRALA
20:00etan
Itxarkundia
Dantzaplaza Alberto Acero plazan

EKAINAK 17, LARUNBATA
23:00etan
Esne Beltza
Erromeria Alberto Acero plazan

EKAINAK 18, IGANDEA
19:00etan
Andere Abesbatza
Kontzertua Kasinoan

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide