Gatibu, Ptazeta, King Afrika, Rosario Flores eta Mojinos Escocios egongo dira aurtengo Laudioko Jaietan, besteak beste

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko mar. 30a, 20:00

Gaur aurkeztu dute kontzertu sorta udalaren eta jaietako hainbat eragileren artean. / Laudioko Udala

Gaur aurkeztu dute 2023ko Laudioko Jaietako egitarauaren zati handi bat. Jai Batzordean elkartzen diren eragileek hilabeteak daramatzate abuztuko sanrokeak prestatzen. Gatibu, Ptazeta, King Afrika, Rosario Flores eta Mojinos Escocios musika taldeak etorriko dira, beste askoren artean.

Hilabeteak falta dira oraindik Laudioko Jaiak ospatzeko, baina egitarauaren zati handi bat aurkeztu dute gaur. Udalerriko jai-eragileak elkartu dira Laudioko udalbatza Aretoan egin duten agerraldian orain arte lotutako egitarauaren berri emateko, eta abuztuaren 15erako atzera-kontaketa abiatzeko.

Datozen hilabeteetan emango dute egitarauaren xehetasunen berri; hala nola, pregoilari eta txupinero nortzuk izango diren. Aurtengo sanrokeek zazpi jai-koadrila berri izango ditu Suziri Jai Koordinakundearen barruan antolatuta. Koadrila zaharrek ere hainbat ekintza prestatuko dituzte. Txosna Batzordea ere egitaraua osatzeko lanetan da, baina aurreratu dutenez aurreko urteetako eskema berdina jarraituko dute musika-eskaintzari dagokionean.

Musika eskaintza

Besteak beste kontzertuen Udalak lotutako egitaraua aurkeztu dute. Iaz bezala hiru gune nagusi izango ditu musika-eskaintzak: Herriko Plaza, Alberto Acero Plaza eta Hiru Gurutzetako aparkalekua.

Hau da kontzertuen programazioa egunez egun:

  • Abuztuak 15: El Consorcio eta King Africa
  • Abuztuak 16: Gatibu
  • Abuztuak 17: En Tol Sarmiento eta Los Cinco Bilbainos
  • Abuzutuak 23: Mojinos Escocios, Golden Apple Quartet
  • Abuztuak 24: Los Tenampas mariatxiak eta Ptazeta
  • Abuztuak 25: Sorotan Bele San Roke musika bandarekin batera eta Rosario Flores
  • Abuztuak 26: Orquesta La Mision eta Hika Dantza Taldea
  • Abuztuak 27: Puro Relajo

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide