Hilik aurkitu dute atzotik Gardean galduta zeraman 83 urteko emakumea. Ertzaintzak jakinarazi duenez, irisgarritasun zaila duen mendi-gune batean topatu dute hilotza, 19:30ak aldera. Emakumearen senide batek eman zuen desagerpenaren berri atzo arratsaldean, etxera iritsi ez zela jabetzean.
Larrialdi zerbitzuek, Ertzaintzak, Babes Zibilak eta Arabako Foru Suhiltzaileek parte hartu dute bilaketan.