Emakume eta neska zientzialarien eguna (otsailak 11) eta emakumeen eguna (martxoak 8) direla eta, ibilbide profesional bikaina daukaten emakume batzuk etorri dira institutura.
Emakumeek ordu beteko hitzaldiak eskaini dizkiete DBH 4, Batxi 1 eta Batxi 2ko ikasle batzuei ikasle hauek ahalduntzeko asmoarekin. Emakume hauek bere ibilbide akademikoa eta profesionala deskribatu dute eta, era horretan, bigarren helburu bat lortu da, ikasleei orientazio akademikoa ematea emakume hauen esperientzian oinarrituta.
Otsailean eta martxoan zehar, emakume hauek pasatu dira gure geletatik:
- Sandra Romero eta Uxue Zabala (medikuntza ikasleak),
- Maite Cuesta (biokimika ikaslea),
- Cristina Perfecto (telekomunikazio ingeniaria eta irakaslea EHUn),
- Eider García (arte ederrak ikasitakoa eta kartel feministak ikertu eta egiten dituena),
- Amaia Esquisabel (Farmazia ikasitakoa, doktorea, EHUko irakaslea eta ikertzailea eta Eusko Jaularitzako ikerketa saileko zuzendaria),
- Maimouna Diarra (1. mailako Araski saskibaloi taldeko jokalari senegaldarra),
- Junkal Altzugarai (fisioterapeuta, sexologoa eta aluaren eredu anatomiko erreal baten sortzailea)
- Izaskun Landaida (Graduatu Sozialean diplomatua, Berdintasun agente masterra ikasitakoa eta Emakundeko lehendakari ohia).
Gure eskerrik beroenak emakume hauei beren esperientzia gurekin partekatzeagatik. Ibilbide profesional anitzeko emakumeak izanda, gai desberdin asko jorratzeko aukera eman dute hitzaldiek. Oso esperientzia aberasgarria izan da eta datozen ikasturteetarako institutuko agendan finkatuko dugun jarduera.