Herritar ugari bertaratu ziren atzo arratsaldean Laudioko Kulturzaleak elkarteak Elizalde kalean irekitako espaziora. Garaio burdindegia zegoen lokala alokairuan hartu du kultur eragileak, "sorkuntzarako eta topaketarako" gunea atontzeko.
Jatekoa eskaintzea zain, Inside Out ekimen artistiko kolektiboko erretratuak jarri zituzten ikusgai 50 metro karratuko lonjaren paretetan. Datozen asteetan, lokala atontzeari ekingo diote Kulturzaleakeko kideek, eta hitzorduak ere jarriko dituzte, Inside Out -entzat modelo lanak egin zituzten herritarrek euren erretratua etxera eramateko aukera izan dezaten.