Laudio Atletismo taldeak urtero antolatzen duen krosaren izen-ematea zabaldu du. Sare sozialetan eman du ekimenaren berri eta, iragarri dutenez, 10 kilometroko zeharkaldirako apuntatzeko webgunea martxan dago jada. Hain zuzen, Kirolprobak ataria baliatuko dute horretarako.
Batetik, helduen maila egongo da eta, bestetik, umeena. Alabaina, 16-35 urte artekoek A kategoria osatuko dute, 36-45 urtekoek B, 46-55 bitartekoek C, 56-65 artekoek D, eta 66 urtetik gorakoek E.
Umeen lasterketa 300 metrokoa izango da 0-7 urtekoentzat, kilometro batekoa 8-11 urtekoentzat eta 2 kilometrokoa 12-15 urtekoentzat. 11:00etan aterako dira gazteak, 11:10ean 8-11 urtekoak eta 11:15ean txikienak.
Umeen kasuan, ez da izena aurrez eman beharko, "egun berean apuntatu beharko da". Aiaraldea Komunikabidea ekimenaren babeslea izango da, eta dortsal baten zozketa egingo du apirilaren 21ean.
Hemen ikusi daitezke iazko argazkiak.