Erasmus+ programak Lituaniara eraman ditu Laudio Institutuko hamaika ikasle

Aitor Aspuru Saez 2023ko api. 4a, 11:30

2021ean abiatutako Click on sustainability programaren azken bidaia egin dute Lituaniara martxoaren 26tik apirilaren 1era bitartean Laudio BHI ikastetxeko hamaika gaztek.

Lituaniako Silute hiria eta inguruak ezagutzera jo dute Laudio Institutuko DBH 3 eta DBH 4ko hamaika ikaslek Erasmus+ programaren bidez. Bidaia horrekin, bukatutzat jo dute 2021ean hasitako Click on sustainability programa. Horretarako, Siluteko ikasleen familiekin partekatu dute astea, eta baita greziar eta italiar ikasleekin ere. 

Astebeteko programa trinkoa eta oso interesgarria prestatu diete Lituaniako arduradunek. Orientazio jolasa egin zute Ezagutu Šilute zaharra izenarekin, eta ibilaldia ere egin dute hiria ezagutzeko. Horrez gain, tailerra egin dute Naumiestis Arrantza Zentroan, baita Šilutėko Lanbide Heziketa Zentroan ere, Ventė horn estazio ornitologikoa bisitatu dute eta baita Aukštumala pasabide kognitiboa ere (oinezkoen pista naturala Ruguliai herrian).

Horrez gain, Klapėidako Lituaniako Historia Museoa eta The Dutchman’s Cap-cliff on the seaside bisitatu dituzte, liho-ohialak eta bitxi baltikoen tailerra egiteko. Palangako Amber museoan ere egon dira eta, azkenik, Klapeidatik Smiltyneraino itsasontziz joan dira Dolphinariumeko Itsas Museoaz eta izurde ikuskizunaz gozatzeko.

Esan bezala, Lituania izan da ekimenaren azken bidaia eta aurretik Grezian eta Italian egon ziren laudioarrak. Urrian, aldiz, Greziako, Italiako eta Lituaniako bisitariak bertaratu ziren Laudiora.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide