Gaur eguerdian Arabako Foru Suhiltzaileek osasun larrialdi batean esku hartu behar izan dute Latiorro auzunean.
Izan ere, anbulantzia baten arduradunek laguntza eskatu diete, 83 urteko pazientea ezin zutelako eskaileretatik eraman ibilgailuraino.
Hori dela eta, Laudion dauden suhiltzaileek eskala motorizatua duen kamioia baliatu dute eta gaixoa leihotik atera dute. Gero osasun langileen esku utzi dute eta ospitalera eraman dute.