Kantu berria plazaratu Yogurinha Borovak, Oporrak izenarekin. Tituluak iradokitzen duen moduan, jai-egunak ditu hizpide abestiak. Haurrei bideratutako sorkuntza da, eta ohiko musika elektronikoa baliatu du artista laudioarrak.
Abesti honekin, lau dira Borovak haurrentzat berariaz sortutako piezak. Sentipenak askatu kanta plazaratu zuen 2019an, Ausarten kluba 2020an eta Dantzatu, aldiz, iragan abenduan:
Horrez gain, haurrentzako beste hainbat proiektu garatu ditu beste artista batzuekin elkarlanean, Porrotxekin kasu.