Elvira Lindoren azken eleberriaren aurkezpena bideratuko du Txani Rodriguezek Bilbon

Aitor Aspuru Saez 2023ko api. 13a, 11:28

Hainbat agerraldi publiko egin dituzte Elvira Lindok eta Txani Rodriguezek elkarrekin. / Ramiro Dominguez Hernanz

Apirilaren 17an 19:00etan Bidebarrieta Liburutegian aurkeztuko du Elvira Lindok En la boca del lobo eleberria. Txani Rodriguez laudioarrak gidatuko du aurkezpena, galdera sorta eginda.

Txani Rodriguez idazleak En la boca del lobo liburuaren aurkezpenean parte hartuko du hurrengo astelehenean Bilbon, 19:00etan Bidebarrieta Liburutegian. Elvira Lindo egileari galderak egingo dizkio.

Horrela, Txani Rodriguez izango da ekitaldia bideratzeko ardura izango duena. Biak dira idazleak eta lagunak eta ez da lehen aldia elkarrekin publikoki agertzen direla. Esaterako, 2019an Ja! Jaialdian aritu ziren, Bilbon ere.

Rodriguezek azaldu du En la boca del lobo jadanik irakurri duela eta "oso potentea" dela.  Berez, laudioarrak aldaketa sumatu du Lindoren literaturan: "Orain arte bere istorioak hirira, Madrilgo auzunetara, egon dira lotuta, baina kasu honetan mendialdean dago girotuta, naturara begira".

Liburuak kontatzen du 11 urteko neska baten esperientzia, bere amarekin Valentzian dagoen La Sabina herrira joaten denean bizitzera. "Bera eta bere ama joaten dira hara, oinordekotzan etxe bat egokitu zaielako. Leku txikia da, baina sekretuz betetakoa, eta protagonistak batzuk azaleratuko ditu" argitu du Laudioko idazleak.

Aiaraldea Komunikabideak galdetu dio Txani Rodriguezi ea bere lanen eragina izan ote den Elvira Lindoren giro aldaketa hori, laudioarraren eleberriak landa eremuan edota herri ez oso handietan baitaude kokatuta, baina honek ukatu du hori: "Nire liburuek ez dute izan zerikusirik. Izan ere, Elvira Lindoren familia Valentziako eskualde batekoa da. Han egon zen eta bisita horretan bururatu zitzaion istorioa".

Asteleheneko aurkezpenean publiko gisa parte hartzeko ez da gonbidapenik behar, nahikoa da liburutegira bertaratzearekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide