Laudioaldek Batxilergoa eskaintzeari utziko dio datorren ikasturtean

Txabi Alvarado Bañares 2023ko api. 13a, 20:00

Laudioalde 2013. urtean igaro zen udal ikastetxea izatetik Hezkuntza Sailaren menpeko zentro izatera. / Aiaraldea.eus

Modu horretan, Laudio Institutua bilakatuko da udalerrian hezkuntza ziklo hori eskainiko duen zentro publiko bakarra. 

Batxilergoa eskaintzeari utziko dio Laudioalde Lanbide Heziketa ikastetxeak datorren ikasturtean. Bi kurtso baliatuko ditu horretarako. 2023-2024 ikasturtean 1. maila eskaintzeari utziko dio, baina 2. mailan dauden ikasleek bertan amaitu ahalko dituzte ikasketak. 2024ko irailean, aldiz, ez du hezkuntza ziklo horren maila bat bera ere eskainiko. 

Modu horretan, Laudioaldetik 100 metro eskasetara dagoen Laudio BHI Institutua bilakatuko da udalerrian Batxilergoa eskainiko duen zentro publiko bakarra.

Aiaraldea Komunikabideak jakin izan duenez, Institutuko zuzendaritzak duela bi hilabete izan zuen albistearen berri, eta espazioa moldatzeko lanetan ari da, matrikulazioek gora egin dezaketela aurreikusita. 

Bi Batxilergo eskaintzen ditu Laudioaldek: Gizarte Zientziena eta Zientzia eta Teknologiarena. Institutuan ere eskaintzen dira bi ikasketa ziklo horiek, baina hirugarren bat ere dago: Arte Batxilergoa.

Horrez gain, aipatzekoa da baita Institutuak Lanbide Heziketako bi ziklo ere eskaintzen dituela Ellakurin dagoen Gregorio Marañon hezkuntza zentroan: Estetikarena eta Ileapainketarena. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide