Datorren maiatzaren 7an, laudioarrek eta inguruko udalerrietako bizilagunek hitzordua izango dute Arraño mendian, bertako natura-ondare aberatsa ezagutzeko. Zehazki, bertan ikus daitezkeen basa-orkidea espezie ugariak. Izan ere, Arraño mendian 20 basa-orkidea espezie baino gehiago hazten dira neguaren amaieratik udazkenera, biodibertsitate handiko eta natura-ondare aberatseko espazioa eskainiz. Espezie horietako bi, gainera, EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan daude.
Proposatutako ibilbideak bi orduko iraupena izango du, eta 10:00etan hasiko da Kultur Etxean. Jarduera Laudiokoloreak ekimeneko kideek dinamizatuko dute, eta euskaraz eta gaztelaniaz izango da. Oraingoan ere, gehienez ere 12 pertsonarentzako lekua egongo da. Bertaratzeko interesa dutenek Udaleko Ingurumen Sailean eman beharko dute izena (944 034 870) edo hirigintza@laudio.eus helbidera mezu elektronikoa idatzi.