Belaunaldi baten oroitzapen eta mundu ikuskerak, liburu

Txabi Alvarado Bañares 2023ko api. 17a, 15:00
Kultur etxean egin dute liburuaren aurkezpena. / Aiaraldea.eus

Liburua aurkeztu du Cosecha 48 elkarteak bere 25. urteurrena ospatzeko. Laudioko historia eta kulturari buruzko hainbat artikulu bildu dituzte argitalpenean.

140 orriko liburua plazaratu du Cosecha 48 elkarteak bere 25 urteko ibilbidea ospatu eta balorean jartzeko. Gaur eguerdian egin dute argitalpenaren aurkezpena Laudioko Kultur Etxeko Arraño aretoan, eta gela bete egin dute ekitaldira bertaratutako dozenaka lagunek.

1948. urtean jaiotzako laudioarrek osatzen dute Cosecha 48. 1998. Urtean sortu zuten taldea, modu “erabat espontaneoan”, belaunaldi horretako kideek 50 urte bete zituztenean. Gauzak hala, urteurren bikoitza ospatzen ari dira aurten, 75 urte beteko baitituzte aurten elkarteko kideek.

Laudioko “dinamizazio kultural eta sozialean” lan egiten du elkarteak, eta horri erantzuten dio baita gaur aurkeztu duten liburuak. Hainbat artikulu bildu dituzte argitalpenean, baina Jose Luis Navarrok idatzitakoa da mardulena. Ikerlari laudioarrak 1948. urtean Laudio nolakoa zen azaldu du artikulu zabal batean, hainbat artxibategietatik eskuratutako argazkiez lagundurik. Navarrok hartu du hitza aurkezpenean, eta herriko historiaren hainbat pasadizo aletu ditu.  

Cosecha 48 elkarteak eginiko jarduerak ere bildu dituzte liburuan. Elkarteak urtero omentzen du laudioar bat, eta omenaldi horietarako pretsatutako testuak gehitu dituzte lanean. Ardo katak, jardunaldi gastronomikoak, Berakatz Zoparen kofradiaren nondik norakoak edota eginiko bidaia kulturalak ere txertatu dituzte. Bukatzeko, elkarteko kideen talde argazkiak sartu dituzte azken orrietan.

Ospakizuna larunbatean

Larunbatean emango diote segida ‘48ko uztako’ kideek ospakizun segidari, egun osoko jaia egingo baitute Laudioko Institutuan.

Hau izango da egitaraua:

12:00 // Meza

12:45 // Piskolabisa

13:30 // Poteak eta abestiak

14:30 // Bazkaria (parte hartzeko beharrekoa izango da 1948. urtean jaiotakoa izatea eta 48 euroko ekarpena egitea Laboral Kutxako ES35 303500 4523045 11 69796 kontuan.

16:30 // Karaokea

17:15 // Magiaren magia Taylor magoarekin

17:40 // Xabi Basterra

18:00 // Modulos e Iberos

19:00 // Oparien zozketa eta margolarien koadroen  entrega, abeslari espontaneoek jarraiturik

20:00 // Modulos e Iberos

21:00 // Jaiaren amaiera ofiziala

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide