Arrakasta izugarria izan zuen atzo Esti Urresolaren film luzearen aurreestreinaldiak Bilbon. BBK Aretoan hasieran pentsatutako baino eserleku gehiago eskatu behar izan zituzten, jendez lepo egon baitzen lokala.
Filmak harrera bikaina izan zuen eta amaieran txaloak asko luzatu ziren. Publikoa hunkituta zegoen, eta Urresolak zein pelikulako beste arduradunek eskerrak eman zituzten partaidetza zabalagatik, baita Naizen elkarteari, adingabe transexualen errealitatea partekatzeagatik zuzendariarekin.
20.000 especies de abejas Laudion ere grabatu zuten eta, besteak beste, Gardea auzuneko irudi ugari ditu. Ostiralean helduko da pelikula zinema aretoetara eta ekoizleek adierazi dute espero dutela jende asko bertaratzea ikustera.
Filma proiektatu baino lehen, Urresolak, ekoizleek eta antzezleek photocalla egin zuten eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak edota EITBko arduradunek ere parte hartu zuten argazki saioan.