Denbora luze itxaron ostean, aste honetan estreinatuko da 20.000 especies de abejas filma. Aurretik sari asko jaso dituzu, horrek lasaitasuna ematen du estreinaldiari begria?
Beno, lasaitasuna ez nuke esango. Azkenean, estreinaldiari begira, publikoa da epaimahairik handiena, eta hor sentsiblitate, sentipen eta posizionamendu oso ezberdinak egongo dira. Ederra izango da jakitea publikoak nola jasotzen duen pelikula.
Egia da, sariek barnean ematen dizutela berotasun edo poztasun bat. Azken finean, egindako lanari aitortza dira. Are gehiago kasu honetan, non aktoreei oso sari bereziak eman dizkieten. Ez bakarrik Sofia Oterori Berlinen, hori denok ezagutzen dugu. Patricia Lopez Arnaizi ere saria eman diote Malagan. Eta, azkena, Hong Kongen jasotakoa, non saria akotre guztien artean banatu zuten. Horrek asko hunkitu ninduen. Hori bada osatzea akotre guztien lana. Izan ere aktore baten lana ez da ulertzen basteen lana kontuan hartu gabe. Oso bidezkoa iruditu zitzaidan.
“Asko hunkitu ninduen Hong Kongen jasotako sariak, non aktore guztien lana aitortu zuten”
Sari hauek ez dira kasualitatea izan. Izan ere, aureko film laburretan ere, argi geratu da castinga asko lantzen duzula, bai helduekin baita gazteenekin ere. Zein neurritan uste duzu eragin duela antzezleen artean sortutako giroak?
Niretzat zuzentzea komunikazio jarduera bat da. Zuk idatzi dezakezu testu bat, baina testu hori interpretatzeko hamaika modu daude. Lerro bat irakurtzeko hamaika modu daude. Nire ardura da adieraztea nondik dauden esanda lerro horiek, zergatik jokatzen duen modu batera edo bestera pertsonaia batek, zer harreman duen beste pertsonaiekiko… Hori guztia komunikazio ariketa bat da haiekin. Komunikazioa niretzat elkarbanatze bat da, ez da bakarrik nik adierazten dudana, baizik eta besteak nik esandakoari gehitzeko duen hori jasotzea ere. Hor sortzen den elkarrizketa eta harreman hori da gakoa.
Profesionalak ez diren akotreekin lan egiten duzuenan, Cuerdas-en esaterako, beste modu batean eraiki behar duzu harreman hori. Denbora gehiago eskatzen du, eta denbora horretan harremanak are gehiago sendotzen eta garatzen dira. Alderdi humanoa jartzen da erdigunean, eta horrek eragiten du lanean giro on bat sortzea. Horrela lan egiten jarraitzea gustatuko litzaidake.
Pelikula garatzeko elkarlan hori, aktoreekin ez ezik, adinez txikiko diren pertsona transexulaekin eta euren familiekin ere egon da. Nolakoa izan da prozesu hori? Zein neurritan eragin du filman?
Neurri handi batean eragin du. Nire ustez, honakoa bada ardura handiz jorratu beharreko gai bat, eta, horretarako, ahalik eta gehien jarri behar nintzen kontaktuan bizipen horiek izandako familiekin. Orduan gerturatu nintzen Naizen elkartera, eta haiek jarri ninduten 2018an hogei bat familiarekin harremanetan. Hortik abiatuta, dokumentazio eta elkarrizketa prozesu luze-luze bati ekin nion. Elkarrizketa horietatik abiatu nintzen gidoiaren lehenengo bertsioak idaztera. Gogoratzen dut 2020an ohartu nintzela gizarte geroz eta gehiago eraldatuz zihoala ohartu nintzela, eta haur transexualen inguruko geroz eta informazio gehiago zegoela. Hori dela eta berriro ekin nion elkarrizketa eta dokumentazio prozesuari, Naizen elkartera batu ziren familia berriekin, ulertuta hauek informazio eta tresna gehiago izango zituztela. Ziurtatu nahi nuen pelikulak oso lotura estua izaten jarraituko zuela errealitatearekin. Ziurtatzeko ari nintzela errealitatetik gertu zegoen zerbait egiten.
Prozesu horretan harreman ederrak sortu dira. Zuk pentsa zure etxera ezezagun bat datorrela galdetzera nolakoa izan den zure bizitzako alderdi oso intimo bat; familiek eskuzabaltasun handiarekin kontatu dizkidate gauza asko.
“Uste dut zinemak baduela zubiak sortzkeo gaitasuna, zu eta oso urruneko pertsona edo problematiken artean”
Zure pelikulek beti izan dute begirada soziala. Film hau ‘Trans-Legearen’ eztabaidaren erdian dator, gainera. Zein neurritan zara eztabaidaren loktza horietan sartzearen aldekoa?
Nik egiten ditudan istorioek lehendabizi ni hunkitu naute. Engantxatu egiten naute edo zerbiat entzun dudalako, edo pertsona bat ezagutu dudalako, edo hitzaldi bat entzun dudalako… ideia berri batekin bibratzen dudalako nik neuk lehendabizi. Horrek mugitzen nau prozesuan sartzera. Egia da, ikusle moduan eskertzen dudala zine mota bat, errealitatearekin eta bertako problematikekin atxikimendua erakusten duen zinemagintzatik gertu sentitzen naiz egile bezala. Eskertzen dut pelikula batek begien aurrean jartzen didanean urruna den errealitate bat, eta enpatizatzen dudanean pertsonai batekin naiz eta nik ez bizi bere dilemak. Uste dut zinemak baduela zubiak sortzeko gaitasuna, zu eta oso urruneko pertsona edo problematiken artean. Zienmak gerturatu gaitzake.
Gazte zara, baina honezkero Berlinalen, Hong Kongeko Nazioarteko Jaialdian, Goya sarietan … egon zara gehiagotan ere. Nolakoa da zinemazale amorratua izatetik protagonista izatera igarotzea? Eta nola eragiten dizu zuri bidaia meteoriko honek?
Meteorikoa bai, azken bi urteetan ikusten hasi direlako hainbat eta hainbat urteetan egindako lanen fruituak. Nik 2011an erabaki nuen baneukala amets bat eta saiatu nahi nuela istorioak kontatzen. Nire konfort espazioa deitzen duten hori utzi nuen atzean: nire lana, nire herria… Eta nire aldeko apustu hori egitera mugitu nintzen Bartzelonara. Berdin zen txarto edo ondo atera baina saiatu nahi nuen. 27 urte nituen, eta ordutik aurrera ametsa oso poliki-poliki garatzen joan dela, baina bidean izugarrizko uko egitea eta sakrifizioak egin behar izan ditut. Errezena amore ematea da. Emaitzarik gabeko bailara oso luzeetatik igaro behar da. Horrelako prozesuetan asko inbertitu behar da, aztertu ea etekinik lortzen duzun edo ez, eta bitartean asmatu lan bat ahalbidetuko dizuna zure proiektuarekin aurrera jarraitu ahal izatea. Jardun osoko lan batek galarazi egingo zidan nire ametsa eraikitzen jarraitzea. Oreka hori mantentzea izan da zailena azken hamar urte hauetan.
Zeintzuk izan dira uko egite horiek?
Beno, errenuntzietako bat izan da soldata egonkor eta bizimodu eroso bat izatearena. Proiektu pertsonal bat edota amatasuna garatzeari uko egitea. Ez dakit zenbat aldiz joan diren nire lagunak oporretan eta ni ez. Mota guztietako elkarretaratzeetara ezin joatea zu dosierrak eta lanak egiten ari zarelako.
Horrelako gauza asko eta asko egon dira, baina horiek normalena ez dira ikusten. Bakarrik nabaritzen da “arrakasta” deitzen diogun hori agertzen denean. Nik esango nuke zinemagintzan irautea dela saria eta arrakasta bera.