Eneko Banderas Espainiako Kopan lehiatuko da aurten, asteburu honetatik aurrera

Aitor Aspuru Saez 2023ko api. 20a, 10:25

Atzo egin zuen bere taldearen aurkezpena Eneko Banderasek Drumgorri Aretoan eta asteburuan Valentzian hasiko du Espainiako Kopa. Lehiaketa horretan maila nabarmen igoko da eta laudioarrak ez du uste iazko garaipenak errepikatuko dituenik.

Eneko Banderas motor gidariak atzo egin zuen bere taldearen aurkezpena Drumgorri Aretoan, Valentziara joateko bezperan, han lehiatuko baita Espainiako Kopan.

Ekitaldiaren helburua izan zen lortu dituen babesle berriak aitortzea eta horretarako motorra eta ekipamendua (arropa zein kaskoa) egon ziren ikusgai tabernan. "Aurten jende gehiagok babestuko gaitu, Drumgorri Aretoak, besteak beste, eta ikusgarritasuna eman nahi nien", azaldu du Banderasek.

Aurkezpena denboraldia hasi baino egun gutxi lehenago heldu da, aurredenboraldi korapilatsua izan duelako Banderasek: "Bi istripu izan ditut. Horietako batean saihets bat apurtu nuen eta bestean 2. eta 3. graduko erredurak izan ditut besoan".

Maila igotzea, helburuak egokitzea

Iaz XZ Cup irabazi ostean, Banderasek erronka berria jarri dio bere buruari eta Espainiako Kopan parte hartuko du. Hala ere, zintzoa da bere aukerei buruz: "Ezinezkoa izango da irabaztea. Gidari oso onak daude, abiadura oso altuan joaten direnak. Denboraldia lehen hamabost sailkatuen artean amaitzea oso emaitza ona litzateke".

Horrela, laudioarrak argi dauka hurrengo lasterketan sufrituko duela. Printzipioz, lau probek osatuko dute txapelketa. Asteburu honetan Valentzian egongo da eta gero Bartzelona, Albacete eta Nafarroa ere bisitatuko ditu. "Albaceteko zirkuitua obretan dagoenez, ez dute baztertzen beste lasterketaren bat egitea, Jerezen, adibidez", aipatu du gidariak.

Dena ondo joango balitz, eta denboraldia indartsu amaituz gero, Banderasek izena eman nahi du Nafarroan jokatuko den ESBK txapelketan. "Nahiz eta azken bosten artean bukatu dudan, proba horretan Moto GPko kirolari profesional ohiek parte hartzen dute. Denboraldi osoko helburua izango da esperientzia hori bizitzea".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide