Bilbon eta Leioan (Bizkaia) arrakasta handia izan ondoren, «Greenpower Iberia Bridgestone Zirkuitua» hezkuntza-programa Laudion izango da igande honetan, apirilak 23.
Jarduera Aldai plazan egingo da 10:00etatik 14:15era. 2022ko edizioan bezala, Aldai Plaza Bizkaiko eta Arabako hainbat zentrotatik etorritako hamar bat taldek parte hartuko duten lehiaketa jasoko duen autoen zirkuitu bihurtuko da. Oraingo honetan, berriro ere, “Goblins” deitutako modalitatea izango da, eta 9 eta 11 urte bitarteko lehen hezkuntzako haurrek hartuko dute parte.
Arabako Foru Aldundiak, Laudioko Udalak, Bridgestonek eta Alfonso Líbano Firestone fundazioak sustatzen dute jarduera.
Gidatze eraginkorra
“Greenpower Iberia-Bridgestone” zirkuitua izeneko auto-lasterketa multzoko parte-hartzaileek, 9 eta 25 urte bitarteko haurrek eta gazteek, beren auto elektrikoa diseinatu eta eraiki behar dute bertan parte hartu ahal izateko. Proba horietan, ibilgailuek aurrez ezarritako ibilbide bati eman diezaioketen itzuli-kopurua lehenetsiko da, talde guztientzat berdina izango den motor elektrikoaren eta baterien konbinazioarekin. Autoaren karrozeriaren diseinua irekia da, bai eta, errendimendua hobetzeko egin daitezkeen alderdi mekaniko eta elektrikoak ere.
Lehiaketetan, talde irabazlea bateria agortu gabe kilometro gehien egitea lortzen duena izango da, eta, beraz, ez du azkarrenak irabaziko, modu eraginkor eta jasangarrienean gidatzen duenak baizik.