Ertzaintzak emakume bat atxilotu zuen atzo Laudion, 22:30ak aldera, autoritatearen aurkako atentatua leporatuta. Poliziaren prentsa bulegoak Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi dionez, agenteak bitartekari lanak egitera bertaratu ziren Zumalakarregi etorbidera, eta bertan atzeman zuten atxilotua, agenteak erasotzeagatik.
Udaltzaingoak ere hartu zuen parte operatiboan. Lekukoek jakinarazi dutenez, agenteek 10-15 minutuz izan zuten emakumeak lurrean, eta anbulategira eraman zuten gero, atxilotuta eraman baino lehen.
