Hainbat jarduera antolatu zituzten Ugarten asteburuan, bertako Dorrea tabernari aitortza egiteko. Establezimendu horretako egungo kudeatzaileek 10 urte bete dituzte bertan lanean, eta hemendik gutxira erretiratuko dira. Gauzak hala, eskerrak eman nahi izan zizkieten "auzoari eskainitako zerbitzuagatik".
Ostiral arratsaldean egin zituzten lehen ekintzak: talo tailerra eta 'Floretxu eta lagunak' taldearen emanaldia. Agur-jaia, aldiz, igandean egin zuten. Azoka egon zen goizean, tabernan bertan. Igel-toka txapelketa egin zuten eguerdian, eta bermuta zerbitzatu zuten jarraian. Bukatzeko, karaokea eta agur-brindisa egin zituzten arratsaldean.
Argazkiak: Ugarte Bizirik