Eskubaloiko Euskal Koparen Senior kategoriako finala jokatu dute gaur Laudioko Granja kiroldegian. Ehundik gora lagun bertaratu norgehiagoka ikustera, eta bi taldeen zaleek giro beroa mantendu dute partidu osoan, bozgoragailu zein bonboak baliatuta.
Bidasoa Irun eta Romo Broker Kirol aritu dira nor baino nor, eta lehena gailendu da azkenean, markagailua 52-35 utzita.
Laudio Eskubaloi Taldeko kideak aritu dira antolakuntzan murgilduta, eta freskagarriak zerbitzatu dituzte, arratsaldeko sargoriari aurre egiteko.