Labur baina intentsua izan zen atzo Laudioko Larrazabal auzoan lehiatutako Vital Fundazioa Sariaren IV. edizioa. Kadete, Junior eta Sub23/Elite kategorietako emakumezko txirrindulariak aritu ziren proban. Kronoeskala formatuan egin zuten norgehiagoka, gizonezko kadeteek martxoak eginiko formatu eta ibilbidea errepikatuz. Kirolariak banan-banan abiatu ziren 16:00etatik aurrera, 30 segunduko tartearekin euren artean.
Ibilbidea laburra zen, 2,3 kilometrokoa, baina %6,8ko bataz besteko desnibelari egin behar izan zioten aurre, 304 metroko altitudean amaitzeko. Hala ere, txirrindulariek hainbat bizilagunen animoak jaso zituzten ibilbidean zehar.
Gaur egin dute txapelketaren bigarren eta azken proba, Legution.
Argazkiak: Jose Ignacio Alvarado Meabe