Laudioko adinekoei “herriko enpresekiko fideltasuna” eskertu nahi die APILL Laudioko merkataritza elkarteak. Horretarako, 'Adinak saria du!' kanpaina abiatu zuten maiatzaren 8an Laudioko Udalaren babesarekin. Ekainaren 3ra bitarte kanpainara atxikitako saltokietan 10 eurotik gorako erosketak egiten dituzten 65 urtetik gorako pertsonek 1.000 euroko zozketa batean parte hartu ahalko dute.
Hala egin nahi dutenek saltokietan jasoko duten txartela bete eta APILLeko postontzian (Zumalakarregi 33, 1. esk.) edo Udaletxean utzi beharko dute.
Ekainaren 5ean, astelehenean, 1.000 euroko bonu bat zozkatuko dute aurkeztutako txartel guztien artean. Zozketa APILLen egoitzan izango da, 12:00etan. Dirua kanpainan parte hartzen duten saltokietan kontsumitu beharko dute 2023ko ekainaren 7tik 17ra.
Hauek dira parten hartzen duten saltokiak eta beren helbideak:
