Kirol campusa antolatu du Arabako Hockey Federazioak, ekainaren 5etik 16ra. Gardeako udal hockey zelaian egingo dute ikastaroa, eta belar-hockeya ardatz izango badute ere, bestelako kirol eta jolasak ere prestatu dituzte.
Izen ematea zabalik
Honezkero zabalik dago izena emateko epea eta maiatzaren 26a izango da hori egiteko azken eguna. Internet bidez bete dezakete izen-emate inprimakia 2007 eta 2017 urteen artean jaiotako haurrek eta, inskripzioa doakoa izango den arren, plaza mugatuak egongo direla aurreratu dute antolatzaileek.
Era berean, jakinarazi dute campusa euskaraz garatuko dutela bere osotasunean. Informazio gehiago lortzeko kirolkanpusa@arabahockey.com helbide elektronikora idazteko aukera dago, edo 657778239 telefonora deitzekoa.