Larunbat goizean Sahararen aldeko elkartasun karabana errepidera atera zen Laudiotik. Hori baino lehen, Fronte Polisarioaren ordezkariek hitza hartu zuten gogoratzeko burujabetzaren aldeko borrokaren hasieraren 50. urteurrena dela.
Halaber, euskal gizarteak beti erakutsitako babesa eskertu zuten, elkarteen eta erakundeen bidez egituratuta. Aurten 40 tona elikagai batu dituzte EAEn, baina antolatzaileek nabarmendu dute ez dutela gehiago jaso nahi izan, errefuxiatuen kanpalekuetan zailtasunak izango lituzketelako kudeatzerako orduan, bitarteko faltaren ondorioz.