Ekobulebarra eta Envases enpresarako kokapen egokiagoa bilatzea proposatu du Laudioko EH Bilduk

Aitor Aspuru Saez 2023ko mai. 17a, 07:00

Ekobulebarraren irudia./ EH Bildu

Areta eta Laudio lotzeko ekobulebarra sortzea proposatu du koalizioak eta, horrez gain, Envases enpresarako toki hobea aztertu nahi du.

Laudioko EH Bilduk hurrengo legealdirako zenbait proposamen zabaldu ditu sare sozialen bidez eta horietako bi dira Ekobulebarra eta Envases enpresarako kokapen berria aztertzea.

Ugarten dagoen konpainiari dagokionez, koalizioak adierazi du eskualdeko enpresa traktorea dela eta, ondorioz, "industria-eremu zabalago eta hobeto komunikatu batera eramateko aukerak" mahai gainean jarri behar direla. Hori ekonomikoki mesedegarria izan ez ezik, hobetzeko tartea emango lioke Ugarteko auzuneari "eraikin eta lurren zati bat kirol ekipamendurako eta beste erabilera publiko batzuetarako berrerabiliz, eta, Lamuza eta Arrañoko parkeekin lotutako etxebizitza eta aisialdirako gune berriak sortuz".

Ekobulebarraren ideia, ordea, aldaketa klimatikoari aurre egiteko ekimena da, CO2 isurketen hustubidea izan dadin. Areta eta Laudio lotuko luke eremuak eta "etorkizuneko belaunaldiek bizitza duinak eraikitzeko behar duten bizi-espazio berria eskainiko luke: bidegorriak, topaguneak, jolasguneak, hiri eta eskola-baratzeak aire zabaleko kirol-guneak, bainu eta aisialdi-guneak... izango lituzke".

Laudio Antzokia

Horrez gain, EH Bilduk kritikatu du egungo udal gobernu taldeak errealitatetzat jo zuela Laudio Antzokia azaroaren 22an egindako agerraldian eta salatu du azken asteetan obra geldirik dagoela makinen gabeziagatik. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide