ANALISIA

Giltza nork izango duen, ebazteke

Txabi Alvarado Bañares 2023ko mai. 26a, 07:00

2019an Natxo Urkixok Ander Añibarrori pasatu zion aginte makila. / Aiaraldea.eus

EH Bilduk oso gertutik jarraitzen dio EAJri udal hauteskundeetako inkestetan. Gehiengo oso baten faltan hauteskundeen osteko aliantzak erabakigarriak izango dira udal gobernua osatzerako orduan.

Historikoki, EAJ eta Ezker Abertzalea txandakatu dira Laudioko Udaleko gobernuan. 2011n eta 2015ean EH Bilduk lortu zuen alkatetza, Natxo Urkixo buru. 2019an, aldiz, Ander Añibarrok hartu zuen aginte makila. EAJk 3.581 boto jaso zituen (%36,15), EH Bilduk 2.448 (%24,71), Omniak 1.807 (%18,24) eta PSE-EEk 1.035 (%10,45). 

Jeltzaleek eta sozialistek akordioa erdietsi zuten udal gobernua osatzeko eta, ondorioz, gehiengoarekin gobernatu dute azken lau urteetan, udalbatzako 17 zinegotzietako bederatzirekin. 

Gehiengoen osaketa

Gauzak hala, maiatzaren 28ko hauteskundeak korapilatsuak izango direla aurreikusi daiteke. Zerrenda bozkatuena zein den garrantzitsua izango da; baina, agian ez erabakiorra. EITB Focusek martxoan argitaratutako inkestaren arabera, zinegotzi bat egon daiteke jokoan EAJ eta EH Bilduren artean, baina Omnia eta PSE-EEren emaitzak ere hartu beharko dira kontuan, funtsezkoak bilakatu daitezkeelako balizko aliantzak edo gehiengo absolutuak osatzerako orduan. 

Gauzak hala, baliteke maiatzaren 28ko hauteskundeak igarota apur bat itxaron behar izatea Laudioko alkate berria zein izango den jakiteko, hurrengo egunetako negoziazioek garrantzi berezia izan dezaketelako, emaitzen arabera.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide