ARGAZKIAK

PSE-EEk giltzarri izaten jarraitu nahi du Laudioko udal gobernuan

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko mai. 22a, 07:00

Ekitaldia egin zuen larunbatean PSE-EEk Laudioko Aldai Plazan. Loli Murielek azken lau urteetan udal gobernuan egindako lana goraipatu zuen. Eneko Andueza, Cristina Gonazalez eta Idoia Mendia egon ziren alkategai sozialista babesten.

Hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egin zuen PSE-EEk Laudioko Aldai Plazan larunbatean. Eneko Andueza euskal sozialisten idazkari nagusia, Cristina Gonzalez ahaldungaia eta Idoia Mendia izan ziren bertan, Loli Murieli babesa adierazteko.

Alkategai sozialistak balioan jarri zuen azken lau urteetan udal gobernuko kide bezala egindako lana. Besteak beste, Lamuza parkearen erreforma integralerako, antzokiaren eraikuntzarako edota Abasto plazaren proiekturako lortutako inbertsioak jarri zituen horren adibidetzat. "Erakundeen arteko lankidetzaren emaitza da hori, eta Aldundian, Eusko Jaurlaritzan eta gobernu zentralean presentzia izateak asko laguntzen du. Sozialistok ekintzekin erakusten dugu jendearen kezkei erantzuten diegula", adierazi zuen Murielek.

"Euskal eskuinagatik eta ezker abertzaleagatik engainatuak ez izatea" eskatu zien Murielek hautesleei. EAJren inguruan esan zuen "ez duela ezer egiten, eta dominak janzteaz kezkatzen dela soilik". Ezker Abertzalea, aldiz, "euskal nortasunaren aldeko borroka hutsalean galduta" kokatu zuen alkategaiak.

Cristina Gonzalez ahaldungaiak, bere aldetik, Lamuza parkea berritzeko obrak behin betiko gauzatzeko konpromisoa hartu zuen, baita Kexaako monumentu multzoa Aiaraldeko "kulturaren motore" bilakatzeko ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide