Euren burua Odeibar auzuneko herritar talde gisa identifikatu duten lagunek sinadura bilketa hasi dute exijitzeko Laudioko Udalari herriko nagusien egoitza ohia adin tarte horretako laudioarren beharrak asetzeko bideratu dezan
Taldeak aldarrikatu du orain tokiko erakundeak dirua jasoko duela eraikina berritzeko, badela unea gogoratzeko Belaustegigoitia familiak laga ziola lursaila Udalari nagusientzako ospitalea egiteko. Halaber, Estanislao Urquijo markesak -zeinak obra finantzatu zuen- xede berarekin egin zuen bat egitasmoarekin.
Hori guztia aintzat hartuta, Odeibar auzoko lagunek eskatu diote Udalari azpiegitura berria baliatzea zentro zibikoa edota erretiratuen egoitza duina egiteko.