"Frontoi kulturalaren" inguruko hausnarketa plazaratu du Kulturzaleak Elkarteak Zumalakarregi etorbidera

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko mai. 23a, 18:27
Herriaren pilota elkarteak garatu zuen frontoi multifuntzionalaren proiektua, udal-talde politikoen babesarekin. / Kulturzaleak

Oteizaren figura baliatu du Kulturzaleak Elkarteak, Zumalakarregi etorbideko horma-iruditik, frontoi multifuntzionalaren balizko proiektua jendaurrean aurkezteko.

Hausnarketa bat proposatu du Kulturzaleak taldeak, Zumalakarregi etorbideko "Bigarren azala" horma-iruditik: Frontoi-kulturalaren inguruko hausnarketa, hain zuzen ere. Iragan uztailaz geroztik hamar esku-hartze artistiko burutu dituzte herriko etorbide nagusiko horman. Hain zuzen ere, horma hori "etorkizunean kultura, gizarte eta kirol-esparru berri bat kokatu beharko litzatekeen lekuan dagoela", azaldu du talde antolatzaileak, eta proiektua jendaurrean aurkeztea erabaki zuten.

Frontoi multifuntzionala

Horma-irudian jasotako proiektua duela urteak Herriaren pilota elkarteak aurkeztutako frontoi multifuntzionalaren proposamena da, udalerriko talde-politiko guztien aho bateko adostasunarekin garatua. "Laudioren etorkizunerako sustatzen dugun etorkizuneko "Sormen Kulturaren Parkea" proiektua osatzen duten ekimenetako bat da frontoi hori. Eta laudioar populazio osoari erakutsi behar zitzaiola pentsatu genuen", adierazi dute Kulturzaleak Elkartetik.

"Laudioren etorkizunerako sustatzen dugun etorkizuneko "Sormen Kulturaren Parkea" proiektua osatzen duten ekimenetako bat da frontoi hori"

"San Roke aldaparen maldan indusketa bat frontoi profesional gisa balio dezakeen espazio bat barne hartzen duen arkitektura integratzeko aprobetxatzen duen proiektua da. Bertan, plaza txiki bat sortzen da, hustutako eskultura gisa, eta bertan, aire zabalean tamaina txikiagoko beste frontoi bat kokatzen da, herritarrei pilotarekiko maitasuna hurbiltzeko. Zumalakarregi etorbidea eta San Roke ermita igogailu baten bidez lotzen ditu eraikina gainera", azaldu du eragile kulturalak proiektuaren inguruan.

Frontoi funtzioa ez ezik, bestelako funtzioak ere aitortzen dizkiote balizko eraikinari: "erabilera anitzeko gune, kontzertu, ikuskizun, azoka eta abarretarako gune". Erabilera anitz horri erantzuteko, hainbat espazio aurreikusi dituzte frontoi multifuntzionalaren barruan: "erakusketa-areto profesional bat, kultura-informazioko gune bat, mediateka bat, kontzertuetarako gune bat eta musika-etxe bat, entsegu eta prestakuntzarako mota guztietako lokalekin".

Zumalakarregi etorbidearen eta Lamuza Parkearen arteko komunikazio arteria ere izango litzatekeela adierazi dute ekimenaren sustatzaileek:.

Oteizaren figura

Hausnarketa Oteizaren figurarekin lotu du Kulturzaleak Elkarteak: "Proposamena ezagutu genuenetik, Oteizaren ikuspegiarekin bat egiten duela pentsatu dugu, bere eskultura eta testuen bidez hutsuneaz eta desokupazioaz hitz egiten digunean", azpimarratu dute. "Oteizaren kezka handienetako bat horma eta hesia dira, eta ondorioz, frontoia, euskal nortasunaren ikurra. Horregatik, mural honetan bere irudiari eta pasioei keinu egiten diegu: kultura, kirola eta identitatea".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide