Astelehenean La ventana de Laudio Facebook taldean erabiltzaile batek post bat argitaratu zuen zeinean Laudioko zinegotzi sozialisten kontrako akusazio larriak egiten zituen.
Loli Muriel zinegotziak argitalpen horretan azaltzen den guztia gezurtatu dio Aiaraldea Komunikabideari eta ziurtatu dio Ertzaintzarekin eta Udaltzaingoarekin hitz egin ondoren, bihar salaketa jarriko duela. Berez, astelehenean taldeko administrariekin jarri zen harremanetan eta testua ezabatu zuten, baina, hala ere, sare sozialen bidez zabaldu da.
Post horretan Ander Añibarro Laudioko alkatearen ustezko adierazpenak ere jasotzen zituen egileak, baina Añibarrok horri buruzko elkarrizketa izana aipatu badu ere, ukatu du edukia hori izatea.
Azkenik, Jabi Asurmendi Arakaldoko alkateak ere salaketa jarriko du, testuaren egileak bere argazkia erabili baitu profilean, bere irudia usurpatuta.