Lehen sektorerako, gazteentzako eta burokraziaren kontrako neurriak proposatu ditu Laudioko EH Bilduk

Aitor Aspuru Saez 2023ko mai. 25a, 16:30

Ainize Gastaka hauteskunde kanpainako ekitaldi batean. / EH Bildu

Laudioko EH Bilduk zenbait proposamen plazaratu ditu kanpainaren azken astean, tartean, Bedarbide eraldaketarako zentroarekin hitzarmena sinatzea herriko abeltzainek hara eraman ditzaten euren produktuak.

Laudioko EH Bilduk hiru proposamen zabaldu ditu hauteskunde kanpainako azken egunetan; lehen sektoreari, gazteei eta udal kudeaketari dagokienez.

Abeltzaintzaren esparruan, koalizioak honako konpromisoa hartu du: "Alkatetzan egon bezain pronto Bedarbide elkartearekin hitzarmen bat sinatuko dugu Laudioko baserritarrek hara beraien ganadua eraman ahal izateko. Bertan animalia anitzak trasformatu ahalko dira". 

Gazteei dagokienez, taldeak adierazi du gazteen ekarpena beharrezkoa dela parte hartze prozesuetan: "EH Bildu izango delako gazteoi instituzioetan ahotsa emango diguna, gure problematikei entzungor egin beharrean errotik heltzen diena eta konponbideak mahai gainean jartzen dituena; finean, gure etorkizunaren inguruan erabakitzeko aukerak eskaintzen  digun aukera bakarra".

Azkenik, udal kudeaketan burokraziaren kontrako bulegoa ezarri nahi dute: "Helburua izapide eta prozedura ahalik eta gehien sinplifikatzea eta errazte eta eskuragarriean eskuratu ahal izan dezaten. Horrela, administrazioaren eta bizilagunen arteko harreman arina zailtzen duen arrakala burokratikoa ezabatuko da".

Horrez gain, koalizioak udalerriko argazkia oparitu zuen atzo ekitaldi nagusian: "100 x 63cm-ko Laudio bat, txorien begietatik ikusita balitz bezala, gure giza komunitatea nola eratu den eta hemendik aurrera nola garatu daiteken hausnartzeko aukera ematen diguna".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide