Omnia alderdiak jaia antolatuko du bihar Omnilekuan (Oketa 12), 19:00etan. Pintxoak, edariak eta musika eskaini ez ezik, errealitate birtualeko puntua ere izango dute, herritarrek erabil dezaten.
Ekitaldi horrekin, amaitutzat joko dute hauteskunde kanpaina, azken txanpan bideoa zein hamar puntuko programa zabaldu eta gero.
Bideoa sare sozialetan argitaratu dute eta hemen ikus daiteke:
Hamar ideiak jasotzen dituen orria, aldiz, etxez etxe banatu dute. Dekalogoak laburbiltzen ditu taldearen programaren ildo nagusiak (ekonomia, turismoa, parte hartzea, ingurumena, euskara...) eta nahi duenak hemen irakur dezake