Sargoriari aurre eginez, 50 lagun batu dira Ugarteko plaza eta Ermualde lotu dituen erronka bertikalean. 11:00etatik abiatuta, bi minutuko tartearekin banan banan abiatu dira korrikalariak irteera lerrotik, Ermualden kokatutako zintzarria jotzea helburu.
Orkatzak Taldeak eta Altzarrate Elkarteak elkarlanean antolatutako erronkaren VI. edizioa izan da honakoa eta, kirolariak ez ezik, ikusle ugari elkartu ditu helmuga lerroan.
Hauek izan dira korrikalaririk azkarrenak, kategoria bakoitzean:
- Gizonezkoen sailkapena:
- Iñaki Isasi - 22:48
- Oier Etxeberria - 23:15
- Joseba Garcia - 23:29
- Emakumezkoen sailkapena:
- Inma Pereiro - 26:57
- Ania Hernandez - 28:40
- Izel Ortega - 30:34
Beteranoen sailkapenean Edurne Gonazlezek eta Fernando Garciak jaso dute saria.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte