Hauteskunde Batzordeak publiko egin ditu 14:00ak arteko parte hartze datuak, aurtengo Udal eta Foru Hauteskundeetan. Oro har behera egin du goizeko parte hartzeak 2019ko hauteskundeekin alderatuta. Hego Euskal Herrian ere joera orokortua da honakoa, Nafarroa izanik salbuespen bakarra non bozka kopuruak gora egin duen.
Aiaraldeara itzulita, herri handienetan, Amurrion eta Laudion, jaitsi da gutxien parte hartzea; %0,7 inguru. Beste muturrean daude Arrankudiaga-Zollo eta Orozko non parte hartzea zortzi eta sei puntu egin duen behera, hurrenez hurren.
Artziniega eta Okondo dira salbuespenak. Bi udalerri horietan gora egin du eguerdira arte hautetsontzietan jasotako boto kopuruak; %2,79 Artziniegan eta %6,27 Okondon.
Hemen kontsultatu daitezke datuak herriz herri: